Txantxariak

TXANTXARIAK TB 2016- 10.SAIOA

Hirugarren denboraldiko azken saioa den honetan, Juana Joxepa Tronpeta Kanadako Labradoreko penintsulara joan da bere lehengusuak bisitatzera. Primerako oporrak bizitzen ari da, Inuaim hizkuntza pixka bat ikasi du, itsas-txakurrak, baleak, izokinak... ikusi ditu eta sorpresa handi bat du gordeta Txantxarientzat! 

Bestalde, protagonistei "haur batek ohean pixa egiten badu nola konpondu daiteke?" galdetu zaie. Beraien entzunda helduok beraiengana hurbiltzen asko laguntzen gaitu eta Juana Joxepa Tronpetak ere aholku baliagarria emango digu honi buruz. 

Eta azkenik, errekan bainu eder bat hartu dugu Txantxariok, baina, Braulio astoa gaixotu egin da. Animaliak nola zaindu ezagutzeko, albaitarien lana zein den jakiteko tartea izan dugu, baita Katamotzek eskaintzen duena ere.

Saio bikaina, denboraldiari ezinhobe amaiera emateko!

BIDEO GUZTIAK IKUSI

2016-12-19

Txantxarien Bizipenak DVD berria!

Txantxarien Bizipenak kontatzen dituen DVD berria argitaratu berri dugu! “Txantxarien Bizipenak” aurretik dagoen Txantxarien Bizipenen jarraipen DVDa da. Berau 4 DVDz osaturiko argitalpena da. DVD bakoitzean, Txantxarien hainbat bizipen ezagutu daitezke. DVD bakoitzean, bizpahiru kapitulu desberdin ikus daitezke. Txantxariak  dira kapitulu bakoitzean bidelagun, esperientzia eta atal anitzekin tartekatuz.
Erabiltzaileak kapituluak menu nagusi batean sailkatuak aurkituko ditu.Banaka ikusteko, edo osorik ikusteko aukerarekin.
Etxean, autoan,familian,…ikusteko edukiak dira, bertan haurren heziketaren ikuspegitik kalitatezko edukiak ikus daitezke.

EROSI HEMEN!

< Otsaila 2017 >
As Ar Az Og Or La Ig
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     

txantxari sozialak

RSS Facebook Twitter Youtube
Txantxariak